jueves, 28 de agosto de 2014

Zuzendariaren eskutitza

Familia agurgarriok:
Ongi etorri 14-15 ikasturtera.

Aurtengo leloa “GAREN GUZTIA” da. Mezu honekin, ikastetxeak pertsonaren dimentsio guztiak (gorputzari dagokiona, intelektuala, afektiboa, espirituala, soziala, estetikoa…) zaintzeari emandako garrantzia eta konpromisoa helarazi nahi dugu; eta, era berean, gure berezko izaerarekin leial jokatu.

Heziketa integrala aipatzeak pertsona erdigunean jartzea dakar. Pertsona bakarra dela, bere berezitasunean originala dela, eta berezko nortasuna eta izena duela aitortzea. Horrela ulertuta, heztea ez da ezagutzak jasotze hutsa; adimen guztiak abian ipintzea baizik. Gure ikasleen gaitasunak aurkitzeko eta indartzeko gai bagara, ongi garatutako pertsonak lortuko ditugu: bizitza osasuntsukoak; sormenez beteak; mundua ulertzeko gauza direnak; gizarte anitz batean harremanak izateko eta bizitzeko modukoak; Transzendentziara, alteritatera eta zentzuaren bilaketara irekiak.

Erronka zoragarria bezain garrantzitsua da, zalantza izpirik gabe, aurrez aurre daukaguna; gure nahi sendoa, erronka horri behar bezala erantzutea da, SUMMA Aldapetako hezkuntza elkartea osatzen dugun kide guztion konpromiso, ilusio eta lanaren bidez.

Izan dezazuela 2014-15 bikaina!
MAD sm