viernes, 27 de enero de 2017

ELKARBIZITZARAKO BATZORDEA, 2. TXANPA

Bigarren ebaluaketaren hasierarekin batera, Elkarbizitzarako Batzordea berritu dugu erronka berriei ekiteko asmoz. Oraingo honetan bi jarduera jarriko ditugu martxan:

1) Liskarren zerrenda: gelen artean sortu diren liskarren zerrenda bat osatuko dugu eta astean behin ebaluatuko beharko ditugu modu erraz batean.

2) Jolastokiko zaintzaileak: otsailetik aurrera hasiko gara dinamika honekin. Gela bakoitzean tutoreak erabakitzen duen arduradun kopurua egongo da. Egunero edo astero aldatuko dira arduradunak. Hauek "jolastokiko zaintzaileak" izango dira. Jolastokian jarrera desegokiak ikusiz gero, ikasle horiekin hitz egiten saiatuko dira eta egoerari ezin badiote aurre egin, jolastokia zaintzen ari diren irakasleei abisua emango diete.


Hau aurrera eramateko ikasle guztien parte hartzea behar-beharrezkoa izango da, noski.

Saiatuko al gara?

viernes, 4 de noviembre de 2016

ELKARBIZITZARAKO BATZORDEA MARTXAN JARRI DUGU

Taldekide gehiago ditu ikasturte honetan Elkarbizitzarako Batzordeak. Izan ere, 5. eta 6. mailako ikasleekin batera, 4. mailakoek ere parte hartuko dute. Jakina, oraingoan ikasmaila gehiago daude Belen eraikinean.

Arduradun talde berria, lanean hasteko prest.

Ikasle gehiago daudenez, Batzordeak lan garrantzitsua du aurretik. Hala ere, nahiko errazak diren bi gai lantzen hasiko gara.
  • Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
  • Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabili ezazue!
Adostokia zer den eta nola erabiltzen den aurkeztu beharko dute.

Hurrengo bilera azaroaren 25ean egingo dugu. Bitartean, ondo bizi!

miércoles, 7 de septiembre de 2016

REGISTRO DE LOS ALUMNOS EN SAVIA DIGITAL


REGISTRO DE LOS ALUMNOS EN SAVIA DIGITAL

Mediante esta entrada voy a explicar los pasos para registrarse en Savia Digital y posteriormente poder practicar con las actividades online que nos ofrece la editorial SM para nuestro libro de lengua de Gizarte y Natur Zientziakº.

En primer lugar hay que acceder a la siguiente pantalla haciendo click sobre ella...








A continuación hay que pinchar en "Regístrate" e introducir el número de la licencia que cada alumno tiene en el libro de Natur edo Gizarte.



martes, 6 de septiembre de 2016

ONGI ETORRI 2016-17 IKASTURTEA!

IKASTURTE BERRIA AGURTZEKO MOMENTUA HELDU ZAIGU. GU ILUSIOZ BETERIK GAUDE ETA ASKO IKASTEA ETA ONDO PASATZEA ESPERO DUGU. ZUEN PARTAIDETZA ERE GUSTURA HARTUKO DUGU, ZUEN IRADOKIZUNAK, KEXKAK ALA/ EDOTA IRUZKINAK ONGI ETORRIAK IZANGO DIRA, ANIMATU!:


Ya nos ha llegado el momento de saludar al nuevo curso escolar. Nosotras empezamos con muchísima ilusión, con ganas de aprender mucho y pasárnoslo muy bien. Agradeceremos de corazón vuestra participación, vuestras recomendaciones, dudas y/o comentarios serán bien recibidos. ¡ANIMAOS!