GUADALUPEKO GOTORLEKUA:
Guadalupeko Fuertea muga babesteko eraikitako hiru Fuerteetako handiena zen; hiru Fuerte horiek Oiartzungo Trintxeradun eremua osatzeko eraiki ziren.1900. urtean inauguratu zen, eta bere baitan 69 artilleria ale eta 600 militar baino gehiago sartzen ziren. Fuertearen barrenen koartelak, patioak, muniziorako biltegiak, hornigaietarako biltegiak, ofizialentzako gelak, sukaldeak eta abar zituen, eta inguruan hobi bat, metrailadore, kanoi eta fusilen bidez babestua. Fuertea eraiki eta gero teknologia militarrak aurrerakuntza handia izan zuen, eta horrenbestez Fuertea zaharkitua geratu zen; hala, 1976an militar izaera galdu zuen eta Udalak erosi zuen. Oso ondo kontserbatuta dago, eta gaur egun babestutako eraikin bitxia da.
https://dl.dropboxusercontent.com/u/87966568/BLOG/Folleto%20Fuerte%20Guadalupe-2013.pdf




