viernes, 22 de enero de 2016

ELKARBIZITZARAKO BATZORDEA

Gabonak pasa dira eta Elkarbizitzarako Batzordea berritzeko garaia heldu da. Aurreko kideen lan onaren jarraipena egiteko gogotsu etorri dira bigarren hiruhileko lehenengo bilerara. Oraingo honetan, hauek izango dira partaideak: Martin Elizalde, Telmo Arruti, Orazio Laghi, Martin Arruti, Pablo Nin, Miren Garate (ordezkoa, Ana Telleria), Sofía Vallejo (ordezkoa, Alejandra Alcain), Juan Beñat Soroeta, Paula Palacio eta Ander Martin (ordezkoa, Daniela Garcia).


Egia esanda, ez dugu aspertzeko astirik. Alde batetik, aurreko lan batzuk berreskuratu beharko ditugu: jolastokiaren garbiketa, helburuen balorazioa eta jolastokiko zaintzaileak. Bestetik, galdera baten inguruan hausnarketa egitera gonbidatuko ditugu gure ikaskideak: zeintzuk dira eskola honetan egotearen alde onak? Zeintzuk dira alderdi positiboak?

Ekin lanari!

EUSKARA NAHI BADUZU IKASI, HITZ EGITEN HASI!

Horrela dio pasa den abenduan ospatu genuen euskararen aldeko leloen lehiaketa irabazi duen leloak. Mezu zuzena eta argia aukeratu zuen 5.B gelako Alvaro Mansok. Zorionak!!

Orain leku ikusgarri batean topatuko duzue egunero, beraz, ez dago aitzakiarik...

Lelo irabazleak tokia hartu du gure eskolan.

Alvaro, berak sortutako esaldiarekin.