Ikasturte hasierako asteak pasa ondoren, Elkarbizitzarako Batzordea eratzeko garaia iritsi zaigu. Honetarako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak hirutan elkartuko dira hiruhileko bakoitzean. Hemen duzue lehenengo txanpako arduradun taldea, lanean hasteko prest.
Hasierako lanak hurrengoak izango dira:
Hasierako lanak hurrengoak izango dira:
- Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
- Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabil ezazue!