Horrela dio pasa den abenduan ospatu genuen euskararen aldeko leloen lehiaketa irabazi zuen leloak. Oso mezu polita, argia eta zuzena aukeratu zuen 6.A gelako Ainhoa Ucin ikasleak. Zorionak!
Orain, leloa, denok ikusteko toki batean dago. Beraz, badakizue, giltzak hartu!
jueves, 18 de enero de 2018
viernes, 20 de octubre de 2017
ELKARBIZITZARAKO BATZORDEA 2017-2018
Ikasturte hasierako asteak pasa ondoren, Elkarbizitzarako Batzordea eratzeko garaia iritsi zaigu. Honetarako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak hirutan elkartuko dira hiruhileko bakoitzean. Hemen duzue lehenengo txanpako arduradun taldea, lanean hasteko prest.
Hasierako lanak hurrengoak izango dira:
Hasierako lanak hurrengoak izango dira:
- Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
- Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabil ezazue!
viernes, 27 de enero de 2017
ELKARBIZITZARAKO BATZORDEA, 2. TXANPA
Bigarren ebaluaketaren hasierarekin batera, Elkarbizitzarako Batzordea berritu dugu erronka berriei ekiteko asmoz. Oraingo honetan bi jarduera jarriko ditugu martxan:
1) Liskarren zerrenda: gelen artean sortu diren liskarren zerrenda bat osatuko dugu eta astean behin ebaluatuko beharko ditugu modu erraz batean.
2) Jolastokiko zaintzaileak: otsailetik aurrera hasiko gara dinamika honekin. Gela bakoitzean tutoreak erabakitzen duen arduradun kopurua egongo da. Egunero edo astero aldatuko dira arduradunak. Hauek "jolastokiko zaintzaileak" izango dira. Jolastokian jarrera desegokiak ikusiz gero, ikasle horiekin hitz egiten saiatuko dira eta egoerari ezin badiote aurre egin, jolastokia zaintzen ari diren irakasleei abisua emango diete.
Hau aurrera eramateko ikasle guztien parte hartzea behar-beharrezkoa izango da, noski.
Saiatuko al gara?
jueves, 1 de diciembre de 2016
miércoles, 16 de noviembre de 2016
jueves, 10 de noviembre de 2016
martes, 8 de noviembre de 2016
viernes, 4 de noviembre de 2016
ELKARBIZITZARAKO BATZORDEA MARTXAN JARRI DUGU
Taldekide gehiago ditu ikasturte honetan Elkarbizitzarako Batzordeak. Izan ere, 5. eta 6. mailako ikasleekin batera, 4. mailakoek ere parte hartuko dute. Jakina, oraingoan ikasmaila gehiago daude Belen eraikinean.
Arduradun talde berria, lanean hasteko prest. |
Ikasle gehiago daudenez, Batzordeak lan garrantzitsua du aurretik. Hala ere, nahiko errazak diren bi gai lantzen hasiko gara.
- Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
- Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabili ezazue!
Adostokia zer den eta nola erabiltzen den aurkeztu beharko dute. |
Hurrengo bilera azaroaren 25ean egingo dugu. Bitartean, ondo bizi!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)