Bigarren ebaluaketaren hasierarekin batera, Elkarbizitzarako Batzordea berritu dugu erronka berriei ekiteko asmoz. Oraingo honetan bi jarduera jarriko ditugu martxan:
1) Liskarren zerrenda: gelen artean sortu diren liskarren zerrenda bat osatuko dugu eta astean behin ebaluatuko beharko ditugu modu erraz batean.
2) Jolastokiko zaintzaileak: otsailetik aurrera hasiko gara dinamika honekin. Gela bakoitzean tutoreak erabakitzen duen arduradun kopurua egongo da. Egunero edo astero aldatuko dira arduradunak. Hauek "jolastokiko zaintzaileak" izango dira. Jolastokian jarrera desegokiak ikusiz gero, ikasle horiekin hitz egiten saiatuko dira eta egoerari ezin badiote aurre egin, jolastokia zaintzen ari diren irakasleei abisua emango diete.
Hau aurrera eramateko ikasle guztien parte hartzea behar-beharrezkoa izango da, noski.
Saiatuko al gara?
Primeran!! Lan bikaina da hori. Aurrera bada, gatazken prebentzioarekin eta Hezkuntza maiuskulaz egitearekin. Poz handia da.
ResponderEliminar