Laborategian ateratako argazkiak. Gaur landare-zelula (tipularena) eta animalia zelula (gurea) aztertu ditugu. Gure ikertzaileek oso ondo lan egin dute. Zorionak.
Hasieran, mikroskopioaren erabilera eta atalak ikasi ditugu.(Objetiboa, okularea, fokoa, platina... ), fokatzeko nola mugitu behar dugun torlojua... Gero prestaketak egin ditugu. Batzuek tipularen zati bat eta besteek ahotik ateratako zelula batzuk porta gainean jarri dituzte. Koloratu ondoren ikusten hasi gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario