sábado, 8 de noviembre de 2014

Summa Aldapetak ekingo dio Gosari Bihotz-Osasungarrien kanpainari


Eskola-umeen %40k ez du frutarik hartzen gosarian

http://www.diariovasco.com/sociedad/201411/05/eskola-umeen-frutarik-hartzen-20141105132503.html


Bihar emango zaio hasiera Gosari Bihotz-osasungarrien XV. edizioari Donostiako SUMMA Aldapeta ikastetxean eta aurten, aurreko urteetan bezala, fruta kontsumitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dute antolatzaileek. Guztira 5.824 ikaslek eta 146 ikastetxek parte hartuko dute gosari oso eta osasungarri bat egitea helburu duen ekimen honetan.

Irutxuloko Hitza

http://irutxulo.hitza.info/2014/11/05/summa-aldapetak-ekingo-dio-gosari-bihotz-osasungarrien-kanpainari/

Eguneko lehen otordua osoa eta osasungarria egiteak duen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte haurrak, jardueraren bidez.

Gosari Bihotz-osasungarrien XV. kanpainari ekingo diote hainbat ikastetxek bihar, azaroaren 6an, 9:00etan. Gipuzkoan, Summa Aldapeta izan da inauguraziorako hautatu duten eskoletako bat, beraz, goizeko lehen orduan bertako ikasle talde batek gosari guztiz oso bat dastatzeko aukera izango du. Izan ere, Bihotz-hodietako Informaziorako eta Prebentziorako Elkarteak eta Bihotz Bizi Elkarteak aurten ere jarduera antolatu dute, gosari oso eta osasungarri bat egitearen garrantziaz konturatu daitezen haurrak. Aurtengoan, guztira, 146 ikastetxetako 5.824 ikaslek parte hartuko dute; tartean, Gipuzkoako 61 ikastetxetako 2.126 ikaslek.


No hay comentarios:

Publicar un comentario