Gure patioan ikusten ditugun jokaera okerrekin zerrenda bat egin dugu:
- Basoa ez dugu zaintzen: bizirik dauden adarrak eta hostoak puskatzen ditugu gure jolasak egiteko.
- Belarguneetan jolasten gara: hau DEBEKATUTA dago eta argi izan behar dugu.
- Komunetako papera ez dugu ondo erabiltzen: ez badugu ondo erabiltzen, paperik gabe gera gaitezke. Gure eskuetan dago.
- Zaborra zakarrontzietara bota beharko dugu: nola zikindu dezakegu denona den zerbait?
- Euria egiten duenean eta gimnasioan gaudenean, ezin dugu baloia erabili. Modu horretan hobeto zainduko dugu leku hau.
- Pasabideetatik poliki joango gara, ingurukoak errespetatzen.
- Ateetan nahita sortzen ditugun tapoiak arriskutsuak izan daitezke. Orain arte hainbat abisu eman ditugu baina arazoa ez da konpondu. Beraz, hemendik aurrera, tapoia egiten duenak zigorra jasoko du, eskolakideak ez errespetatzeagatik.
LAGUNDUKO DIGUZU DENONA DENA HOBETO ZAINTZEN?
No hay comentarios:
Publicar un comentario