viernes, 9 de octubre de 2015

ELKARBIZITZARAKO BATZORDEA 2015-2016 OSATU DUGU

Arratsalde on guztioi:

Gaur osatu dugu 2015-2016 ikasturteko lehen Elkarbizitzarako Batzordea. Bertan, gela bakoitzeko ikasle batek parte hartzen du, beraz, 10 ikasle gara guztira.

Elkarbizitzarako Batzordeko arduradunak.

Lan handia dugu aurretik baina bi gaiekin hasiko gara: jolastokiaren garbiketa eta Adostokia.

Ostiraletan gela batek garbituko du jolastokia, txandaka egingo dugu eta ikasturte osoan zehar mantenduko dugu lan hau. Horrela, gure eskolak garbi eta txukun iraungo du!


Adostokia ere martxan jarriko dugu eta nola erabiltzen den azalduko diegu gure gelakideei. Gure artean sortzen diren arazoak konpontzeko hurbilkuko gara txoko honetara. Hori bai, beti ere irakaslearen baimenarekin eta konpontzeko zailak diren arazoei buelta emateko erabiliko dugu.

1. solairuko Adostokia.

jueves, 8 de octubre de 2015

Europako Robotikaren Astea Urriak 10-etik 18ra.



IRITSI DA!! Aste honetan Europako robotikaren astea ospatzen da. 37 Herri, 4000 mila jarduera ezberdin eta 150.000 mila ikasle. Hori dela eta gure gelan hainbat jarduerak egingo ditugu. Hemen informazio gehiago. CodeWeekES

Animatzen zaituztet gutxienez lehenengo hau egitera.!! Oso interesgarri eta dibertigarria da.

1 "La hora del código" - Matematikako ordu batean hainbat jolasak egingo ditugu pentsamendu konputazionala garatzeko.


https://studio.code.org/ - "La hora del código" egin eta gero, gehiago nahi duena https://studio.code.org/s/course3 egingo du

2 LEGO WEDO + SCRATCH - Robot "Roomba" montatuko dugu. Hori bai xurgatu gabe, baina ea ostopoak ekiditzen dituen.



3 BESO - ROBOTIKO bat erakiko eta programatuko dugu. Norahri eskerrak eman nahi dizkiot bere beso-robotikoa ekartzeagatik gelara.




4 DRON (SIMULADOR).  Bukatzeko pratika batzuk dron-simulador batekin.



Dron bat muntatzea eta programatzea ez da erraza, baina badaude ikasle batzuk primeran kontrolatzen dutena.