Gaur osatu dugu 2015-2016 ikasturteko lehen Elkarbizitzarako Batzordea. Bertan, gela bakoitzeko ikasle batek parte hartzen du, beraz, 10 ikasle gara guztira.
Elkarbizitzarako Batzordeko arduradunak. |
Lan handia dugu aurretik baina bi gaiekin hasiko gara: jolastokiaren garbiketa eta Adostokia.
Ostiraletan gela batek garbituko du jolastokia, txandaka egingo dugu eta ikasturte osoan zehar mantenduko dugu lan hau. Horrela, gure eskolak garbi eta txukun iraungo du!
Adostokia ere martxan jarriko dugu eta nola erabiltzen den azalduko diegu gure gelakideei. Gure artean sortzen diren arazoak konpontzeko hurbilkuko gara txoko honetara. Hori bai, beti ere irakaslearen baimenarekin eta konpontzeko zailak diren arazoei buelta emateko erabiliko dugu.
1. solairuko Adostokia. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario