EUSKARA EGUNA - 2013 SUMMA ALDAPETA
Abenduaren 3an,
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Baina, pentsatu al
duzue noizbait, munduko
hizkuntzen artean, euskara zenbatgarren postuan dagoen, hiztun kopuruari
dagokionez?
Munduan ia 7000 hizkuntza daude. Hiztun
gehien dituena txinera omen da mila milioi hiztun baino gehiagorekin. Baina
badira hiztun bakarreko edo oso-oso gutxiko hizkuntzak. Munduko hizkuntza
guztiak 0tik 10erako eskala batean banatuko bagenitu hiztun kopuruaren arabera,
zenbatgarren postuan legoke euskara? Ea asmatzen duzuen…
Euskaraz, 800.000 pertsonak hitz egiten
dutenez, munduko 550-600 postuen inguruan dagoela esan dezakegu, hau da, hiztun
gehien dituen munduko hizkuntzen %10aren barruan! Beraz, 0-10eko eskala batean,
euskara 9tik gora dago hiztun kopuruari dagokionez. Harrigarria, ezta? Asmatu
al duzue?
Saia gaitezen beraz, poliki-poliki, gure
elkarrizketak euskaraz betetzen. Ez ahaztu iazko leloen lehiaketako irabazleak:
EZ IREKI ATERKIRIK, BUSTI ZAITEZ EUSKARAZ!!
NIRE AUKERA, EUSKERA
Egun polita pasa!!
Ulibarri Batzordea.