viernes, 22 de noviembre de 2013

EUSKARA EGUNA 2013


 

EUSKARA EGUNA - 2013 SUMMA ALDAPETA



Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Baina, pentsatu al duzue noizbait, munduko hizkuntzen artean, euskara zenbatgarren postuan dagoen, hiztun kopuruari dagokionez?

Munduan ia 7000 hizkuntza daude. Hiztun gehien dituena txinera omen da mila milioi hiztun baino gehiagorekin. Baina badira hiztun bakarreko edo oso-oso gutxiko hizkuntzak. Munduko hizkuntza guztiak 0tik 10erako eskala batean banatuko bagenitu hiztun kopuruaren arabera, zenbatgarren postuan legoke euskara? Ea asmatzen duzuen…

Euskaraz, 800.000 pertsonak hitz egiten dutenez, munduko 550-600 postuen inguruan dagoela esan dezakegu, hau da, hiztun gehien dituen munduko hizkuntzen %10aren barruan! Beraz, 0-10eko eskala batean, euskara 9tik gora dago hiztun kopuruari dagokionez. Harrigarria, ezta? Asmatu al duzue?

Saia gaitezen beraz, poliki-poliki, gure elkarrizketak euskaraz betetzen. Ez ahaztu iazko leloen lehiaketako irabazleak:

EZ IREKI ATERKIRIK, BUSTI ZAITEZ EUSKARAZ!!

NIRE AUKERA, EUSKERA

Egun polita pasa!!

Ulibarri Batzordea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario