OSASUN ETA KONTSUMO SAILATIK AHOLKATUTAKOA:
ZER DIRA?
BURUKO ZORRIAK INTSEKTU TXIKI BATZUK DIRA, HEGORIK GABEAK, BIZIRAUTEKO PERTSONEN ODOLA BEHAR DUTENAK. EZ DUTE GIZA GORPUTZETIK KANPO BI EGUNETIK GORA IRAUTEN
BARTZEK, HAU DA ZORRIEN ARRAUTZEK, UR TANTA ITXURA DUTE, ILEAREN SUSTRAIETAN ATXIKITZEN DIRA, ETA EZ DIRA ERRAZ ASKATZEN.
ZORRIEK EZ DUTE HEGAZ EGITEN, SALTORIK ERE EZ, BAINA AZKAR MUGITZEN DIRA ILE LEHORREAN. PERTSONA BATEN BARRUTIK BESTEARENA KONTAKTUAREN BIDEZ PASATZEN DIRA, ETA OBJEKTU PERTSONALAK PARTEKATZEAN (TOAILAK, TXANOAK, ORRAZIAK,...)
ZER EGIN?
SUSMOA
1.- ILEA AZTERTU, BATEZ ERE GARONDOA ETA BELARRI OSTEA, EA ILEARI ITSATSITAKO BARTZIK EDO ZORRI BIZIRIK DAGOEN IKUSTEKO. BARTZAK ZORRIAK BAINO ERRAZAGO IKUSTEN DIRA.
2.- ILE HEZEA ASKATU ETA XERLOETAN BANATU.
3.- XERLO BAKOITZA ORRAZTU SUSTRAIETATIK PUNTARAINO ORRAZI-XEHE BAT ERABILIZ. ILEA BUSTI DAGOELA ORRAZTU, ZORRIAK GUTXIAGO MUGITZEN DIRA ETA.
4.- ORRAZIA PASATZEN DEN BAKOITZEAN BEGIRATU ARGITARA, ZORRIRIK EDO BARTZIK DAGOEN IKUSTEKO. GANORAZ ORRAZTEKO 15-30 MINUTU BEHARKO DIRA.
AGERPENA
1.- BARTZ EDO ZORRI BIZIAK IKUSIZ GERO, ZORRIEN KONTRAKO PRODUKTU PEDIKULIZIDA BAR ERABILI, BETI ERE PROSPEKTUKO ARGIBIDEAK JARRAITUZ (LOZIOAK XANPUAK BAINO ERAGINKORRAGOAK DIRA).
2.- APLIKAZIO DENBORA IGARO ONDOREN, GARBITU ILEA OHIKO XANPUAREKIN ETA URETAN AKLARATU.
3.- ILE UMELA ORRAZI-XEHEAREKIN ZEHATZ MEHATZ ORRAZTU, ZORRIAK ETA BARTZAK EZABATZEKO.
4.- JARRAITU ORRAZI-XEHEAZ ORRAZTEN TXANDAKO EGUNETAN HARIK ETA BARTZAK DESAGERTU ARTE.
5.- KOMENIGARRIA DA 2. APLIKAZIO BAT EMATEA, 7-10 EGUN IGARO ONDOREN.
ZORRIAK IZATEA EZ DA HIGIENE TXARRAREN SEINALE.
No hay comentarios:
Publicar un comentario