Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Baina, zergatik egun horretan?
Ba al
dakizue Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko
Frantzisko deunarekin?
1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko
azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hau da, euskaraz.
1949. urtean Euskararen
Nazioarteko Eguna ezarri zen. Orain dela ia 20 urte Eusko
Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak
bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna ofiziala egin zuten.
Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat
txokotan ere ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna: Mexikon, Bartzelonan,
Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen da abenduaren
3an.
SUMMA ALDAPETAK bat egin nahi du ospakizun
honekin, beraz, guk ere ospatuko dugu Euskararen Eguna gure eskolan. Antolatu
diren jolas eta lehiaketetan parte hartzera animatzen zaituztegu eta bide
batez, eguna euskaratik eta euskaraz bizitzera eta disfrutatzera.
Egun polita pasa!!
Egun polita pasa!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario